XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bost axola diautan niri zer fama duen.
- Ez omen ziaion Oztopo Golfik gustatzen.
- Omen, omen... - esan zuen txantxaz Leninak.
- Gainera ia denbora guztia bakarrik ematen din, bakar bakarrik.
Fannyren abotsari izu ikara zerion.
- Beno, dena dela, ez liegoken bakarrik nirekin dagoela.
Ez diakinat zergatik hain gaizki hartzen duen mundu guztiak.
Niri behintzat asko gustatzen ziaidan.
- Irriparre egin zuen bere baitan.
Zer lotsa absurdoa ageri zuen Bernardek berakin?
Ia ikaraturik zegoen gaixoa, neskatxa bera balitz bezala Munduko Inspektorea eta hura mekaniko Gamma-Gutiago bat.
- Gogora zaitezte nor bere gustoez - esan zuen Mustafa Mondek.
Aurkitu al du inoiz zuetariko inork mendera ezineko oztoporik?
Ezezko ixiltasuna izan zen galdera honen erantzuna.
-Aurkitu al da inoiz zuetarik inor luzaz itxadon beharrean, desiratzetik kontsumatzera bitartean?
- Bada, nik iii... - hasi zen esaten mutil bat; eta dudan jarri zen.
- Mintzo hadi - esan zion I.E.Z.ak -, ez ezak Bere Fordtasuna zain eduki.
- Bada, nik, behin batez, lau aste itxadon behar izan nuen desiratzen nuen neskatxak berakin irtetea permiti ziezadan arte.
- Eta sentitu al huen halako emozio gogorrik?